Behargintza Txorierri

Nortzuk gara?

Behargintza Txorierri SL sozietate publikoa da. 2001ean jaio zen Txorierriko Mankomunitatean promozio ekonomikoa eta tokiko garapena sustatzeko.

Hortik aurrera gure eskualdea garatzeko lan egiten dugu. Gure helburua Txorierriko biztanleen bizitzaren kalitatea hobetzea da. Gure agentziak harreman hurbila eta kalitate oneko zerbitzuak eskaintzen ditu. Beti jasangarritasuna, aukera-berdintasuna eta taldeko lanaren eremuan.

Laburbilduz, tokiko agentea gara eta udalen, enpresen, eskualdeko biztanleen, langileen... zerbitzura gaude:

  • Proiektu batzuk garatzen ditugu eguneroko eginkizunak aurrera eramateko.
  • Bizitzaren kalitatea hobetzeko.

Jaiotza

2001eko azaroan Txorierriko Mankomunitatea osatzen duten herriek (Loiu, Sondika, Derio Zamudio, Lezama eta Larrabetzu) Behargintza Txorierri sortu zuten, 2000n Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu eta Prestakuntza Sailak, BBK Gaztelanbidean-ek eta EUDEL-ek Behargintza zentroak sortzeko sinatu zuten hitzarmenari esker.

Foruak

Behargintza Txorierri-n beste garapen agentzia euskaldun batzuekin esperientziak trukatzen ditugu Honako erakundeetan gaude:

  • Garapen. 2004ko maiatzean Behargintza Txorierri Garapenen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) sartu zen: Euskal Herriko tokiko garapen agentziek informazioa trukatzeko eta laguntza eskaintzeko sotutako foru tekniko bat da.
  • Behargintza sarea. Bizkaiko toki-enplegu zentroen elkartea.
Garapen
Behargintza
Mancomunidad del Txorierri
Lanbide