Alkatearen agurra

Sondikako alkatea

Sondikako alkate bezala ongi etorria ematen dizuet gure Udaleko web orrialde berri honetara, teknologia berrietara eta sondikoztarren esku egongo diren hainbat zerbitzu digitaletara zabaltzen den udalerriko leihoa, klik baten eskueran. Sondika gaur egun zer den erakutsi nahi dizugu: udalerri irekia, dinamikoa, berritua, historia eta ohituraz betea; etorkizunera begiratzen duen udala.

Gainera, web orrialde berri honetan udalerriko informazio eguneratuena eta Udalbatzatik burututako ekintzekin zerikusia duten intereseko datu guztiak aurkituko dituzu. Atari honetan, edozein lekutik, udal tramiteak burutu ahal izango dira, udal bulegoetara hurbildu behar ez izanez.

Eskerrik asko bisitatzeagatik. Orrialdean, hiritar bakoitzarentzako leku bat egotea nahi dugu, zuretzako leku bat.

Ondo izan eta ongi etorria www.sondika.org web orrialde berrira.

Gorka Carro Bilbao.
Sondikako Alkatea.

Udalmap Sondika
Txorierriko Mankomunitatea