
Dauden lehendar iharduera urriak Haranaren arlo beheretan burutzen dira; lur hauek Asua ibaiaren ibarreko arlo lauenak dira, eta Artxanda mendiko ipar maldaren irtenaldiraino luzatzen dira, aipaturiko maidako basogintza iharduerekin tartekatzen direlarik.
Nekazal iharduera hauen inguruan nekazal izaerako zenbait egoitz gune aurki ditzakegu. Garrantzitsuenak Aresti, Izartza, Goronda, Sangroniz, Landa, San Roke, Berreteaga, e.a., eta beste zenbait bideren inguruan egindako ezarkuntzak dira.