Erroldatik baja (ofiziozkoa) emateko eskaera
• Udalerrian bizi diren atzerritarrek baja eskatu beharko dute beste herrialde batera bizitzera baldin badoaz.
• Gainerako kasuetan honela kudeatzen da:
- Heriotza: Udalak ofizioz ematen du baja. Estatistika Institutu Nazionala da Udalari heriotzaren berri ematen diona. Jakinarazpen hori oraindik gertatu ez bada eta hildako baten baja eskatu nahi bada, Erregistro Zibilak egindako heriotza-ziurtagiria aurkeztu behar da.
- Beste udalerri batera bizitzera joatea: udalerri berriak altaren data jakinarazten dio Sondikako Udalari eta data horretan ematen da baja Sondikako Erroldan.
Erroldan ofiziozko baja emateko eskaera: pertsona bati edo batzuei baja ematen zaie helbide horretan bizi ez badira edo urteko denbora gehienean beste leku batean bizi badira.
Udalak, inskripzio bidegabeagatik, ofiziozko baja emango die legean ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuta agertzen direnei, interesdunari esateko duena entzuteko aukera emanda, horren inguruko espedientean horrela dela egiaztatu ondoren.
Interesdunak helbide aldaketa eta udalerri edo herrialde berria zein den jakinarazi beharko du, eta idatziz eskatuko du alta Udal Erroldan edo dagokion Kontsul-Bulego edo Saileko Matrikula Erregistroan.
Interesdunak ez badu bajarekin ados dagoela berariaz adierazten, Errolda Kontseiluak aldeko txostena egin beharko du baja burutu ahal izateko.